XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan ei-eutsoen ba, ia zoratu ete-yakon alako beruaz kapiaz etorteko; ta berak erantzun ei-eban, kapiaz ta kapeliaz eztalduta preskuago etorten zala.

Ia zelan ori, ta ona emen bere zegaitia: - Gizona: kapia ta ostantzeko jantzi sendo berogarriak ¿zetarako ipinten doguz neguan? Gure gorputzeko berua igezi juan eztaiten eguratzera (atmosfera).

Jantzi sendo orreik dira esiyak beruentzako, igaroten eztautso izten; orregaitik gordetan dabe gorputzaren berua, kanpora juaten galerazorik, eta berogarriak ereizten dautsegu.

Ba, eguratzian gaur lez, gure gorputzaren berua baño askozaz andiagoa daguanian, orrelako jantzi senduak, beruarentzat esiya dira; jantziak, galerazo egiten dautsoe kanpoko beruari gure gorputzera sartzen.

Gorputzetik eguratzera, ta eguratzetik gorputzera igaroten eragotzi eiten dautsoe beruari.

Eta ona emen zegaitik ni, olako egunetan etorten nazan eleizara ta nai-nora neure kapa andiaz, astiro-astiro, al-dodan indarrik gitxien eiten dodala.

Ta onetara presko-presko, edo beintzat, papaua lez abua zabalik neuri begira egoten diran gixajuek baño askozaz preskuago.

Nik esan neutson neure aizkidiari: - Zuek be Idazkariena entzun ezkero, kapa andi batzuk eskatuko zenduezan euzkirik-euzki ibilteko.

Aizkidiak erantzuztan ezetz; eurek uste ebela idazkari arek zuzen esan ebala, baña alan be, oiturarik-ezak edo ezeutsela itxi kapiaz ibilten.